Arroila-jaitsiera Urederra ibaian

  • Konpainia: Mugitu

  • Idiomas: Castellano, Euskara

Adrenalinaz beteriko ur-jarduera baten bila bazabiltza eta Lizarratik gertu bazaude, plan ezin hobea duzu honakoa. Jende ororentzako arroila-jaitsierak, profesional tituludunek gidatuta, jarduera segurtasunez egin eta gozatu dezazun. Egokia da arroila-jaitsiera bat lehen aldiz egiten dutenenetzat nahiz lehendik egina dutenentzat.  

Baina, uretan murgildu aurretik zein ondoren, Estellerriak askoz ere gehiago du zuri eskaintzeko. Lizarra Erdi Aroan Donejakue bidearen magalean sorturiko hiria da. Hantxe daude Nafarroako erromanikoaren hiru harribitxi: Nafarroako errege-erreginen jauregia, Ruako San Pedro elizaren klaustroa eta San Migel elizaren portada. Eta inguruko naturaguneetara joan nahi baduzu, hurbil-hurbil dituzu Urederraren iturburua eta Urbasa-Andia natura-parkea

20 mar - 21 sep

2026