Bisita gidatua Jauregia Esneki Ekologikoak etxaldera

Gazta ekologikoa artisau-moduan nola egiten den jakin nahi duzu? Bada, Jauregia Esneki Ekologikoak etxaldeak ateak irekiko ditu zuretzat eta zure familiarentzat. Paregabeko bisita gidatua gazta ekologikoa nola egiten den bertatik bertara ikusteko, Aniz herri xarmangarrian, Baztan ospetsuan. Etxaldea eta gaztandegia bisitatuko dituzu, eta gazta egiteko prozesua ere, esnea jetzi eta gazta ondu artean, artisautza nagusi duen ingurune tradizional batean.

Horrez gain, hango gaztak, esnea eta yogurt-irabiatua dastatuko dituzu, esne berriarekin eginak, gehigarririk gabe.   Ahosabai guztiak asetzeko modukoa!

Ez egin zalantza, eta aprobetxatu bisita Baztan ibarreko bideetako batzuetan barna ibiltzeko Nafarroako naturak eskaintzen dizun guztiaz gozatzeko.

01 ene - 31 dic

2024