Zer ote dute onddoek, hain preziatuak izateko gastronomian? Ez dakigu, baina plater bikaina dira oso. Nafarroan oihan ugari dago, eta, hortaz, onddo eta perretxiko asko ere bai.

Ultzamako paradisu mikologikoak perretxikoak biltzeko irteera gidatuak eskaintzen ditu. Horietan, zein espezie dauden eta bakoitza nola bildu ikasiko duzu.

Zatoz pagadi ikusgarrietan barrena ibiltzera, eta ezagutu gehiago ekosistema mikologikoei buruz. Ikasi, begi hutsez, perretxikoak agertzeko lekurik egokienak bereizten. 

Gozatu basoak urte-sasoi honetan eskaintzen dizkigun onura guztiez. Eta askoz gehiago!

01 may - 01 ago

2025