Ekin bitxiari! Egin ezazu zilarrezko bitxi bat Nafarroako Pirinioan
-
Konpainia: Emeki Joyas
-
Idiomas: Euskara, Frantsesa, Ingelesa, Castellano
Inoiz pentsatu al duzu zure eskuekin zilarrezko bitxi bat egiten ahal zenuela Nafarroako Pirinioan? Artisau-bitxigintzaren hastapen-tailer honetan, zure pieza propioa egin ahal izanen duzu, hutsetik hasita. Eraztun bat edo lepoko bat egiten ahal duzu, zuretzat.
Ez duzu esperientziarik behar: probatzeko, sortzeko eta gozatzeko gogoa besterik ez. Proposamen desberdin bat, presarik gabe gozatzeko, deskonektatuz eta sormenari leku eginez. Mokadu txiki bat ere eskaintzen da.
Eta plana luzatu nahi izanez gero, Nafarroako Pirinioak ezagutzen jarraitzen ahal duzu, Orreaga, Irati eta Erronkari lotzen dituen ibilbidea eginez. Modu ezin hobea da baso, haran eta mendiko paisaien arteko esperientzia biribiltzeko.
01 ene - 31 dic
2026