Egun bateko ongizaterako plana Fiteroko bainuetxean

Iritsi da berriz disfrutatzeko unea. Fiteroko bainuetxetik eguneko plan interesgarriak proposatzen dizkizute.
Probestu instalazio berrituak eta zerbitzuen karta berria.

Ongizaterako ibilbidea: 1 h. Sarbide librea kanpoko igerileku hidrotermalera; 34 ºC-ko tenperatura du urte osoan. Otorduarekin edo gabe, zuk aukeratzen duzu.

Ibilbidearen deskribapena:

  • Ur termaleko igerileku dinamikoa 34 °C-an, urpeko zorrotadekin, beltxarga-lepoekin, ur-jauziekin eta burbuila-oheekin.
  • Bainu turkiar lurrindua, 45-50 °C-an: arnasketa hobetzen du, biriken edukiera handitu, jariakinak ezabatu, ehunak oxigenatu, eta zahartze-prozesua atzeratzen du.
  • Dutxa bitermiko, kromatiko eta aromatizatua: gorputza eta nerbio-sistema suspertzen ditu, gorputz-adarretako zirkulazioa aktibatzen du eta estresa murrizten du.
  • Egonean egoteko saioa, berotutako harrizko besaulkietan.

06 mar - 07 dic

2024