Udazkena iristean, ehizak jende ugari erakartzen du Nafarroako Mendebaldeko Pirinioetara. Ehiza zaleek eta oturuntza gozoen zaleek ezinbestekoa dute jardunaldi hauetara etortzea, urriaren amaieratik abenduaren hasiera bitarte. Baztango, Malerrekako, Bortzirietako, Bertizaranako eta Xaretako herriek menu bikain eta bereziak eskaintzen dituzte, sasoiko ehiza-produktuez osatuak. Tradizioko errezetak goi-mailako sukaldaritzarekin nahasten dira.

16 oct - 30 nov

2021