Bardearen zaporea: gastronomia eta deskonexioa natura betean

Mahai ona, atsedena eta natura uztartzen dituen eskapada baten bila bazabiltza, Aire de Bardenas hotelaren proposamen hau zuretzat egina dago.

Hemen ostatu hartzea esperientzia petoa da berez: logelak patio pribatua eta kanpoko bainuontzia ditu Errege Bardeako paisaia erdi-basamortukoan integratutako ingurune batean. Baina gozatuko dituzun zaporeek egiten dute plana berezia: birentzako gosaria, piknika aire zabalean eta bazkaria edo afaria, tokiko produktuak eta sasoiko sukaldaritza oinarri. Hiru gune gastronomiko, Nafarroako despentsaren onena goresteko zaratatik deskonektatzen duzun bitartean. 

Nafarroako Erriberak baratzea eta ardoa ditu bereizgarri, baita kolorez betetako merkatuak eta inor epel uzten ez duen sukaldaritza-tradizio bat ere. Tutera eta bere ingurua zain dituzu, eta bista onak baino gehiago eskaintzen ditu: kultura, historia eta plan oro biribiltzen duten zapore zoragarriak.

01 ene - 31 dic

2026