Erregeen Misterioa

Nafarroan Erregeen goiz magiko bat bada, hori Zangozakoa da. Urtero, urtarrilaren 6an, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Vianako Printzearen gaztelu- jauregitik abiatzen dira, zaldien gainean, segizioarekin batera, Betleemerako bidea gogora ekartzeko, bertsotan. Laster Jerusalemen geratuko dira (Ongay-Vallesantoro jauregian) eta Herodes Erregeak harrera egingo die. Ondoren, Jerusalem atzean utziko dute eta, izarrak gidatuta, Betleemera iritsiko dira (Abadia plaza). Bertan, Jose, Maria eta Jesus haurrari abesten eta opariak ematen ari diren artzainekin eta neska-mutilekin topo egingo dute.

​​​​​​​Antzezpena Nafarroako Interes Turistikoko Jai izendatu zuten, Espainian geratzen diren era honetako 5 auto sakramentaletako bat da eta 1900. urteaz geroztik antzezten dute.

06 ene - 06 ene

2026