Nafarroako sustraiak: esperientzia pribatua olibondoen artean
-
Konpainia: Aceite Artajo
-
Idiomas: Ingelesa, Castellano
Olibadi ekologiko batean sartu, errotan barna ibili eta olioa patxadaz dastatu, hori guztia egin ahalko duzu olibondoak ikusgai, zerbait esentzialarekin lotzen den esperientzia batean. Fontellasko Aceites Artajo-k bere finka ireki eta bisita pribatu bat eskaintzen du nafar oliba-olioaren mundua bertatik bertara, presarik gabe, ezagutzeko.
Ibilbideak finka, errota, bodega eta ontziratze-gela hartzen ditu barne, eta elaborazio prozesuaren fase oro azalduko du. Bukatzeko, Artajo 10 gamaren dastatze gidatua egingo dugu. Beste produktu hautatu batzuk ere dastatuko ditugu, toki zinez esklusibo batean, olibadia parez pare izango dugula. Unea luzatu nahi dutenek hauxe dute osagarri: pik-nik bat olibondoen artean, uztartze eta guzti.
Bestelako modu bat Nafarroako zaporea dastatzeko eta Erribera ahosabaitik ezagutzeko.
01 ene - 31 dic
2026