• Duración: Egun erdia

Bazenekien Europa osoan bizikletaz ibiltzeko proiektu bat dagoela, eta 16 ibilbide eta 80.000 km dituela? Ba bai, ongi irakurri duzu. EuroVelo 1 ibilbidea, Atlantic Coast Route (Atlantikoko Kostaldeko ibilbidea) izenekoa, horietako bat da eta Nafarroatik pasatzen da. Ederbidea proiektuan ibilbide horren zati bat egokitu da, Bidasoako eta Plazaolako bide berdeen trazadurak batze aldera, eta proiektuaren amaiera ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira: jende guztiarentzako martxa zikloturistikoa, zozketak, bizikletaren eta tokiko produktuen azoka, eta haurrentzako bizikletazko gymkhana bat ere.

Cancelado

27 nov - 27 nov

2022