Faltzesko festak
Hemen ditugu jada Faltzesko festak! Festa-egitarau zabala dago, Piloiaren entzierro famatua protagonista nagusi duena, Interes Turistikoko Jai izendatua. Bigantxak maldan behera doaz mendiarte estu-estu batean barna, eskuinean mendia eta ezkerrean sakan txiki bat dituztela.
Gainera, abuztuaren 12tik 18ra, Piloiaren entzierroari buruzko erakusketa izango duzu ikusgai, Ospitaleko kaperan, eta hilaren 15ean, XIX. Piloiaren Jaia bisitatzera gonbidatzen zaitugu; azoka bat da, artisautza eta tokiko produktuak protagonista dituena, eta baratxuri-tostada gozo-gozoak dastatzeko aukera ere emango dizuna. Izan ere, baratxuria herriko produktu tipikoa da..
Giro onaz, tradizioaz eta gastronomiaz goatzeko egun bikainak, beraz, baita Nafarroako Erdialdea ezagutzeko ere.
Fecha 2025 pendiente
10 ago - 19 ago
2024