Miguel Indurain Sari Nagusia

Txirrindularitza profesionala maite dutenek ezinbesteko hitzordua dute Estellerrian: Miguel Indurain Sari Nagusia. Nafarroan egiten den klasiko bakarra da, eta nazioarteko taldeak biltzen ditu, 200 km eta 3.500 metroko desnibel positiboko ibilbide zorrotzari aurre egiteko.

Proba Miguel Indurain, Frantziako Tourreko txapelduna bost bider, txirrindulari nafar legendarioaren omenez egiten dute, ingurune zoragarri batean. Lasterketaren abiapuntua eta helmuga Lizarra da, Donejakue bide ezagunaren babesean jaiotako hiri komertzial eta monumentala, eta txirrindulariak behin baino gehiagotan pasako dira handik erronkan zehar. Girgillao, Lezaun eta Errezuko mendateei ere aurre egin beharko diete, eta historia eta edertasun handiko lekuak zeharkatuko dituzte, hala nola Allozko urtegia, Iratxeko monasterioa eta hango ardo iturri ospetsua, eta naturagune ederrean dagoen Irantzuko monasterioa.

Ez galdu lasterketaren amaiera, ikuskizuna baita zinez: ehunka zale biltzen dira helmugako azken metroetan txirrindulariei adore emateko, giro ezin zirraragarriagoan.

Eta ekitaldiaz gozatzera bazatoz, aprobetxatu Nafarroan asteburu bat pasatzeko eta txoko paregabeak ezagutzeko, hala nola Urederra ibaiaren iturburua, Urbasa eta Andia mendiak, bideko herri xarmagarriak eta pedalei eragiteko ehunka ibilbide. Txirrindularitza eta ondarea zain dituzu Estellerrian!

Fecha 2026 pendiente

05 abr - 05 abr

2025