Bisita gidatua Kortariko Borda gaztandegira

Ezagut itzazu Idiazabal gazta benetakoaren sekretuak Kortariko Borda gaztandegiaren eskutik. Gazta egiteko artisau-prozesua ikasi ez ezik, artzain-txakurrek ardiekin egin ohi dituzten lanen erakustaldi zirraragarria ikusi ere egingo duzu. Bisita amaitzeko, gazta-sorta bat dastatuko duzu, askotarikoa eta gozo-gozoa, bakoitza bere zapore eta nortasunarekin.

Gaztandegiaren inguruko landa-paisaiaren lasaitasuna lagun, larretan barna paseatu eta pik-nik bat egin ahalko duzu Baztan inguruan. Izan ere, bazter orori xarma dario han, Nafarroako ingurunearen benetako esperientzia bat eskaintzen duelarik.

21 mar - 20 dic

2025