Ibilbidea e-bike gainean Bardean barna: abenturazko erronka Nafarroako basamortuan

Errege Bardeako paisaiak mugitzeko eskatzen du. E-bike baten gainean ibiltzea esperientzia polita da: lurraldea, erritmo egokia eta Iberiar penintsula osoko ingurune natural berezienetako bat igarotzen ari zaren sentsazioa. 

Bizikleta elektrikoz egindako ibilbide gidatu hau Bardea modu aktiboan, kirola eginez, bizi nahi dutenentzat diseinatuta dago, hango bazter ikusgarrienak deskubritzeari uko egin gabe. Lurraldea sakon-sakon ezagutzen duen gidari espezializatu baten laguntzaz, basamortu-bideetan, pista teknikoetan eta espazio ireki zabaletan ibiliko zara pedalei eraginez. Espazio horiek kolorez eta testuraz aldatzen dira, gainera, eguneko orduaren eta urtaroaren arabera. Pilatosen Balkoia ezinbesteko geldialdietako bat da. Basamortuaren gaineko bistek jarduera egitea merezi zuela erakutsiko dizute argi eta garbi. 

Bideak gosetzen bazaitu, askoz ere gehiago izango duzu esploratzeko Nafarroako Erriberaren inguruan: upeltegiak, historia duten herriak, baratzea eta ospe handi-handiko produktuan oinarritutako gastronomia bat.

01 ene - 31 dic

2026