Larrazkena iritsi da, eta perretxikozaleak oso pozik daude saskiak atera eta mendian barna ibili nahi dutelako onddo preziatuen bila. Jakin-mina baduzu eta ez badakizu nondik hasi, Irantzuko lurretan jardunaldi mikologikoak antolatzen dira, askotariko jarduerak biltzen dituztenak.

Lehenik eta behin, ibilaldia mendira onddoak jasotzera, adituak diren pertsonekin, onddoari errespetua izan behar baitzaio. Gero sailkapena eta erakusketa datoz, baita eguna girotzeko musika eta, nola ez, hainbat dastaketa ere.

Plan erakargarria da jaki hau dastatzeko eta Deierri pixka bat hobeki ezagutzeko. Bertan, natura da indarguneetako bat, eta askotariko kirolak egiten ahalko dituzu: mendi-ibilaldiak geocachingarekin, mendiko bizikleta edo eskalada.

Fecha 2022 pendiente

23 oct - 24 oct

2021