Kultur: Ars Naturae, Naturae Artis. Exposición en Bertiz

Naturarekiko eta haren formekiko lilura artea bezain zaharra da.  Artea deitzen diogun sorkuntza estetiko eta intelektualetik haratago, hori zerbait burutzeko gaitasuna eta trebetasuna ere
bada. Beraz, artea eta natura gauza bera dira nolabait, nahiz eta Arteak eta Naturak beste zentzu batean erkatzeko joera izan.

Variopintas talde artistikoa hari komun batek elkartzen dituen zortzi emakumek osatzen dute: artea sortzeko eta parte katzeko beharra.​​​

Erakusketa honetan, zortzi emakume artistak naturaren inguruan duten ikuspegia, interpretazio pertsonala partekatzendute.

Taldeko kideak: Leire Olkotz, Idoia Iribertegui, Berta Suescun, Mila García (Similarte Estudio), Gabriela Barrio (Tea en la azotea), Itziar Goñi, Rebecca Gil eta Concha Pasamar.

Natura hori behatu eta eraldatu ahal izango da (ars naturae), baina, era berean, bakoitzaren sortzeko moduaren barne-isla moduan ulertuko da (natura artis).

Ibilbidearen amaieran, maleta bat egongo da bisitariaren zain, EKAto orri zuriekin, hitzezko eta literaturako diskurtsoa ikusizkoarekin integratuko duen proposamen artistikoan ikusleek elkar eragiteko eta parte hartzeko.   Ibilbidearen amaieran, nahi duenak istorioarekin jarraitu ahal izango du, ekarpena, interpretazioa, amaiera edo ahotsa utziz kontakizun bizi eta partekatu horretan.

Bi bisita gidatu egongo dira publikoarentzat irekita, lanen bisita gidatua eskainiz, sormen prozesua, naturarekiko lotura eta hari narratiboa azalduz.

  •   Uztailak 19,  larunbata (12:00 p.m.)
  •   Abuztuak 8, ostirala (12:00 p.m.)

 Bisitak Variopintas kolektiboko kideek gidatuko dituzte.

Jakin-mina,  irudimena eta artearekin modu dibertigarri eta sentsorialean esperimentatzeko gogoa duten haurrentzat:

  • Uztailak 26 · 11:30etatik 13:00etara - Argo-koloreak: sortu zure beirate modernista
  • Abuztuak 9 · 11:30etatik 13:00etara - "Bertizko lorategia"pop up txartela
  • Abuztuak 23 · 11:30etatik 13:00etara - Sortu zure paperezko lorategia

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

01 jul - 31 ago

2025