Kultur: Belcos

Nafarroako Belcos taldea bere azken diskoa aurkezten ari da: ‘Bajo una luz dorada’, 2025eko otsailean argitaratua.

Laukotearen laugarren lana da, eta Mikel Erentxunen laguntza izan dute; izan ere, ahotsa jarri dio ‘Cuando estás despierta’ abestiari, lan diskografiko hau osatzen duten 8 abestietako bati.

Taldeak 15 urteko ibilbidea du dagoeneko, eta zuzeneko proposamenean, ‘Bajo una luz dorada’ laneko abestiak aurkezteaz gain, aurreko diskoetan zehar ibilaldi bat egiten du.

‘Bajo una luz dorada’ antzinako eran sortutako diskoa da, obra bateratua eta ez kantu-bilduma soil bat. Lan horretan, folkari eta lehen lanetako amerikanari, pop argitsuaren dosi handia gehitzen
zaie.

  • Zabaltzetan, Plaza, 18.30

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

20 sep

2025