Kultur: CastaZabal
-
Konpainia: Gobierno de Navarra
CastaZabal, “kasta irekia”, egungo musikaren eta musika tradizionalaren arteko puntu komunak aztertzetik sortu zen.
CastaZabal musika-proiektuak, bizi garen testuinguru historikoan oinarrituta, penintsulako herrien arteko batasuna aldarrikatuko duen begirada eskaini nahi du, gero eta muturrekoagoak diren ideologiak eta gizarte-klase markatuak medio enpatia, gainditzeko grina, desberdinarekiko
errespetua falta zaien pertsonen artean, horrek urruntzea eta gizarte-geldialdia bultzatzen baititu. Filosofia horrek flamenkoa, jota, euskal kantak, rapa… batzen ditu, politikaz eta itxuraz kontrakoak
diren pertsonalitatez betetako musikak. Horretarako, proiektua sormennahiz grabazio-prozesuan garatu da, kultura horiek definitzen edota ordezkatzen dituzten herrietan: Sevilla, Cadiz, Kordoba,
Madril eta, jakina, Nafarroa. Gainera, hegoaldeko ijito-herriaren segmenturik urrunenean eta penintsulako erdialdeko eta iparraldeko a priori eremu elitistetan murgiltzeak proiektuari izaera zehatz hori ematen lagundu du.
- Olaztin,Futbito-pista, 20.00
Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.
19 sep
2025