Kultur: Deborah Carter Quintet. Pedro Iturralde Tribute

Proiektu honetan biltzen dira Faltzesko maisuaren eta jazzeko standard-en konposizio ospetsuenetako batzuk, Nafarroako saxofoi jotzailea handi egin zutenak honako hauek bezalako grabazio historikoetan: Pedro Iturralde Quartet featuring Hampton Hawes edo El Jazz y Donna Hightower (1982). Deborah Carterrek Iturralderen obra aztertu du eta letra jarri die haren konposizio
batzuei. Pedro Iturraldek Whisky Jazz Madrilgo jazz klub mitikoan izandako urrezko garaietako
bat oroitarazten duen bidaia da; bertan jo zuen Amerikako jazzaren figura garrantzitsuenetako
batzuekin; hala nola, Hampton Hawes, Tete Montoliú, Jerry Mulligan edo Donna Hightower bera.
Munta handiko kontzertua da, Espainiako  jazzaren figura handienetako bat omentzen duena.

  • Tuteran, Alfontso Borrokalaria plaza, 20.00

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

07 sep

2025