Kultur: Hespérides. Música de la Vieja Europa

 Zuberoa Aznarezek, Gloria Alezak eta Edurne Aizpunek osatzen dute taldea. Hiru emakume horiek ibilbide luzea dute musikaren munduan, eta gustuaren nahiz musika-praktikaren aldetik eklektizis
moak bereizten ditu. Bakoitzak hainbat instrumentu jotzeko gaitasuna du, eta musika-estilo eta -koloreen aniztasun erakargarria lortzen dute.

Lorategi zabal eta anitz bat balitz bezala, “Hespérides” taldeak eskaintzen dituen errepertorio desberdinak Europa zaharreko hainbat mendetako musikan igarotzen dira. Gai erlijiosoak edo profanoak, abestia edo dantza, galaiko-portugesa, gaelikoa, ladinoa, langue’oïl edota euskara, Hespérides taldearen proposamen ezberdinek historiaren beloa gure garaiko ikuspegitik zabaltzera gonbidatzen dute.  

Interpretazio-tradizioaren errespetutik eta ezagutzatik abiatua, “Hespérides” taldeak giro magikoa sortzen du, Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko soinuak gogora ekarriz, musikaren inguruko ikuskera bereziarekin eta garaiko instrumentuen erreplikak erabilita. Eszenaratze zaindu eta dotorea izango du ikusleak egun Antzinako Musika deitzen dioguna ren birsortze berezi honetan.

  • Orreagan, Orreagako Andre Maria Kolegiata 19.15

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

13 jul

2025