Kultur: Hutsun + JEL Trío. Artze
-
Konpainia: Gobierno de Navarra
Sonoritate, estilo eta bide musikal berriak aztertzeko asmoarekin proiektu berritzaile eta etorkizun handiko hau sortu zen. Alde batetik, jazzaren bidez elkartutako ibilbideak dituzten hiru musikari
ditugu, JELtrío, Javier Lopez Jasok, Marcelo Escrichek eta Juanma Urrizak osatua. Bestetik, Hutsun, egurrezko eta harrizko txalaparta, Mikel Urrutiak eta Anai Gambra Urizek osatua. Tradizioari
lotutako musikariak dira, baina berrikuntzarekin eta txalapartaren garapenarekin konprometituak. Ondorioz, gau atsegin eta harrigarria eskainiko digute, kalitatezko jazz-errepertorioa, modu berrituan
interpretatua eta mitologia-oroigarriekin, Artze, Jexus eta Joxanton anaien omenez, egungo txalapartaren aitzindariak.
Proposamen original eta berritzaile honetan 10 abesti izango dira, gehienak sorkuntza propiokoak. Txalapartak, kontrabaxu, akordeoi eta bateriarekin batera, inprobisatzen duen instrumentu bilakatuko
dira, gainerako instrumentuekin bat egiteko gai izanik, inoiz ikusi ez den moduan.
- Lekunberrin, Herriko enparantza, 19.00
Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.
30 ago
2025