Kultur: Ido Loca. ¡Qué circo de mujer!
-
Konpainia: Gobierno de Navarra
Ikuskizunaren munduarekin amesten duen aktore gazte batek azkenean bere aukera handia iritsi
dela uste du. Baina, antzokira iristean, agindutakoa guztiz faltsua dela ohartuko da, eta, egunetik egunera, bizimodua ateratzeko, gero eta saio gertagaitzagoak eta barregarriagoak egin beharko ditu.
Hala ere, ezerk, ezta errealitateak ere, ez dio eragotziko beste mundu batzuetan, beste eszenatoki
batzuetan amets egiten eta bere burua horietan ikusten. Beste bizitza batean.
Circo-Teatroren ikuskizun dinamikoa eta freskoa, zirkuko hainbat diziplina jorratzen dituena; hala nola, malabarak, objektuen disoziazioa, soka biguna, clown-arekiko keinuak eta absurdoaren antzerkia eta melodrama...
Duen dramaturgia poetikoarekin, erakargarria eta dibertigarria da, eta, aldi berean, obra hunkigarria; publikoarekin sinergia polita sortzen du.Komikotasunaren eta dramaturgiaren arteko nahasketa zoragarria; horietan errealitate eta ametsetako pasarteak txandakatzen dira, zirkuko trebetasunak eta W. Shakespearen eta F. García Lorcaren testuak.
- Murillo el Fruto, Udaletxeko plaza, 20.00
Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.
13 sep
2025