Kultur: José Luis Echechipía. Música de órgano
-
Konpainia: Gobierno de Navarra
Organo-jotzaile honek esperientzia zabala du kontzertuen munduan, eta Espainia, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Italia edo Filipinetako jaialdietan jo du. Errepertorioan Errenazimendutik hasi
eta egungo musikara arteko musika biltzen du, tarteko garai historiko guztietatik igaroz.
Irakaskuntza eta organo- eta musika-ondarearen zabalkundearen arloa ere lantzen ditu, bereziki bere eskualdekoa, Nafarroakoa. Irrati eta telebistarako grabazioak ditu nahiz bakarka eta hainbat
musika-talderekin egindako lan diskografikoak. “Haizea eta ura” dokumentalaren gidoiaren egilea eta zuzendari artistikoa da, Nafarroako Bidasoako eskualdeko organo-ondareari eta giza ondareari
buruzkoa.
Korurako, pianorako eta ganbera-musikarako musika konposatu du; baita organorako ere. Obra horietako batzuk organo barroko iberikorako pentsatuta daude. Gaur egun, Leireko monasterioko tribuna-organoaren titularra da. Organo irakaslea da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Halaber, “Organorako Musika Nafarroan” zikloaren zuzendari artistikoa da, 1984az geroztik egiten denarena, eta Nafarroako Organo Lagunen Elkarteko (ANAO) lehendakariordea ere bai.
- Leireko Monasterioan, San Salvador Eliza, 19:45
Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.
16 ago
2025