Kultur: LaNai
-
Konpainia: Gobierno de Navarra
LaNai Nafarroako Naiara Ruz kantautorearen proiektu musikala da, 2024an sortzen hasi zena. Berak konposatutako abestiak dira, formatu akustikoan aurkeztuak. Estilo musikala askotarikoa da, eta tartean Pop, Rocka, Soula eta Indiea aurkitzen dira. 2024ko otsailean, 5 abestiz osatutako lehen EPa kaleratu zuten: Plutón no es un Planeta (A aldea). Hilabete berean, aurkezpen bat egin zuten
Kaperan, eta sarrera guztiak saldu ziren. 2025ean, diskoaren bigarren zatia kaleratu zuten, 6 abestiz osatutako EPa: Plutón no es un Planeta (B aldea). Aurtengo otsailaren 1ean aurkeztu zuten Zizurreko
Kultur Etxean, eta sarrerak agortu egin ziren. Taldea honako hauek osatzen dute: Naiara Ruz (Ahotsa, Gitarra eta Ukelelea), Raul Elizalde (Gitarra eta Soinua), Jorge Sanchez (Kontrabaxua) eta Carlos
Colina (Pianoa eta Hammond-a).
- Azagran,Foruen plaza, 21.30
Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.
24 ago
2025