Kultur: Levelibular Circo Teatro. El mundo de los palos - Makilen mundua

Makilekin egindako egiturak dituen eszenatoki batean, pertsonaia bitxi batek mundu hauskorra, poetikoa eta absurdua irudikatuko du. Eraiki, ordenatu, suntsitu, errepikatu… sortzeko eta pilatzeko
joko amaigabe batean harrapatuta. Zirkuaren hizkuntzaren, keinu-antzerkiaren eta ikusmen-poesiaren bitartez, Makilen munduak kontsumoaren gizarteari, bakardade modernoari eta funtsezkoarekin konektatzeko dagoen beharrari buruzko begirada kritikoa —eta, aldi berean,
erabat gizatiarra— proposatzen du. Hitz bakar bat esan gabe, ikuskizunak zuzenean hitz egingo
dio publikoaren bihotzari, galderak, irribarreak eta harridura piztuz. Bidaia bisual eta emozional honetan, iragankorra hizkuntza bilakatuko da eta sinplea dena esperientzia eraldatzaile.

2004. urtean, Levelibular Circo konpainiak Cordoban (Argentina) ireki zituen ateak. Publikoarekin konektatzeko gaitasuna dute, hirietan eta herrietan elkartzeko guneetarako pentsatutako antzerki-ikuskizunak eskaintzen dituzten bitartean, umore handiko antzerki akrobatikoko ikuskizunak
adin guztietako jendearentzat. Ikuskizunak antzerkitik, dantzatik eta arte eszenikoetatik sortzen dituzte.

20 urte hauetan, Levelibular Konpainiak eskaera jaso du mota guztietako ekitaldietan umorea eta alaitasuna jartzeko.

  • Lantz, Lantzeko plaza, 19.00.​​​​​​

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

09 ago

2025