Kultur: Lorena Arangoa Aintzane Baleztena. Milagros eta Valentina

Milagros eta Valentina elkarrekin egon dira bizitza osoan, eta orain alargunduta ere elkarrekin daude. Duela gutxi hil ziren haien senarrak, eta, azken borondate gisa, beren agurra espazio honetan izatea nahi izan dute. Eta emakumeak, beti arduratsu izanda, hemen agertzen dira, agurra erabat prestatuta, baina beraiek nahi duten moduan aterako al da? Orain, garaia da libre eta bakean hegan egiteko… Herriko plazak, inoiz baino gehiago, zeresana emango du. Milagrosek eta Valentinak bizitza osoan ezagutzen dute elkar, edo hori uste dute. Zeregin komun bat duten bi emakume: hildako senarren azken borondatea betetzea; hau da, errautsak botatzea… Emakumeak lagunak dira, senarrak lagun minak ziren.
Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztena, ibilbide luzeko bi pailazo, lehen aldiz elkartu dira ikuskizun hau sortu eta horrekin gozatzeko.
“Milagros eta Valentina” ikuskizun komiko eta dibertigarria da, eta publikoak gozatu ahal izango du bertako pena, eztabaida, despiste, poz eta abarrekin.

  •     Erronkarin, Herriko plaza, 19.00.

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko

12 jul

2025