Kultur: Mielotxin. Mielotxin 20 urte

Mielotxinek 20 urte bete berri ditu, eta bere ibilbidea laburtuko duen kontzertu bat eman nahi du, inguruko musikari eta artista nafar handiekin lankidetzan egindako proiektu ezberdinetatik esanguratsuena aukeratuz: Hutsun, Lauarin, Joaquín Taboada, Noelia compais, Malatxo... Kontzertu
zirraragarria izango da, eta Mielotxinen sonoritatea pianoa, txalaparta, metal hirukote eta ahotsekin aberasten duten musika-kolaborazioak bata bestearen atzetik egingo dira. Horrekin batera Lauarin dantza-taldeak koreografia originalak eskainiko ditu, herrialdeko dantzetan (jota, arin-arina,
banakoa…) oinarrituta. Errepertorioa askotarikoa izango da: abesti instrumentalak, bokalak euskaraz eta gaztelaniaz, dantzakoak, herrikoiak, egileenak… Eszenaratzea zainduko da, zuzenekoen ohiko eszenografiarekin, Mielotxin taldeko musikarien jantzi berriekin eta Lauarin taldeko dantzarienarekin. Mielotxinek 20 urteak ospatu nahi ditu aurtengo Kultur 25 programaren barruan, estreinatu
dituen proiektu guztiekin egin duen moduan.

  • Vianan, San Pedroko hondakinak, 20.00

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

17 ago

2025