Kultur: Mirari

Mirari musika-proiektua Iruñean sortu zuen 2024an Urko Milagro musikari nafarrak. Harekin batera, bertako eszenan ibilbide luzea eta askotarikoa duten sei lagun arituko dira. Ondorioz, konplizitatez, lanbidez eta energiaz beteriko zazpikotea sortu da, eta kide bakoitzak bere ahotsa
jarriko du emozioaren eta festaren artean mugitzen den proiektu kolektibo batean.

Izenak, “miraría” euskaraz, taldearen asmo poetikoa biltzen du; hau da, abesti bakoitza keinu argitsu bat izatea, partekatutakoa piztuko duen txinparta bat. Musika-proposamena ñabardurez beteriko pop oinarri batean oinarritzen da, rockaren, erritmo latinoen eta txaranga metalen eraginetara irekia, baina nortasun argiarekin: dardaratsua, alaia, konprometitua eta guztiz gizatiarra.

Mirari bihotza eszenatokian jartzen duen taldea da. Letrak egunerokotasunetik, maitasunetik, borrokatik, ospakizunetik edota samurtasunetik sortzen dira, eta soinua laztantzen edo kolpatzen duten gitarrekin, mugimendura gonbidatzen duten teklatu eta perkusioekin eta askatasuna eragiten duen haize-sail batekin eraikitzen da.

Etiketa itxietatik urrun, Mirarik publikoarekin konektatzen duen musikaren aldeko apustua egiten du, abestera eta dantzatzera gonbidatzen duen musika, baina baita pentsatzera eta sentitzera
gonbidatzen duena ere. Indarra kolektiboan dago: ahotsen, ibilbideen eta emozioen baturan, kontzertu bakoitza esperientzia bizi bihurtuz.

Mirari biziago bizitzeko musika da. Munduari beste begi batzuekin begiratzeko musika.
Oraindik etortzeko dagoena elkarrekin imajinatzeko musika.

 

  • Lesakan, Kiosko plaza, 20.00

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

06 sep

2025