Kultur: Rig3l. Izua Kontzertua

Rig3l Goizuetako Yoni Salaberria artista gaztearen musika-proiektua da. Desberdina izatearen magia berreskuratzeko asmoz, Rig3l proiektuak bizimodu berezi batera hurbiltzen gaitu, eta, batzuetan,
gutxiago gehiago dela erakusten digu.

Gitarra elektrikoak, sintetizadore ilunak eta perkusio elektronikoak Rig3l-en soinuaren funtsezkoa zatia dira. Elementu horiek erabiliz, gainditzeko mezu baten alde egiteaz gain, introspekziora gonbidatzen gaitu.

Gauza sinpleek nortasun handia ezkuta dezakete barruan, ezta? Proiektua, nahiko proiektu berria bada ere, Iruñarock, Navarra Music Export, Atlantikaldia, Santas Pascuas eta Punto De Vista bezalako eszenatokietatik igaro ahal izan da, besteak beste, eta horietako bakoitzean emozioz eta bizitasunez betetako kontzertua eskaini du.

  • Donamarian, Pilotalekua, 19.00

Ikuskizun hau Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren parte da, uda bakoitzean kultura eszenatoki ezberdin eta ez hain konbentzionaletara hurbiltzeko.

12 sep

2025