Lekunberriko emakume artzainen eguna
Lekunberrin, Turismoaren Mundu Erakundeak 2021ean munduko herri jasangarrienetakotzat hautatu zuen herrian, artzaintza bertako jarduera tradizionala izan da beti, ezinbestekoa biziraupen ekonomikorako, baina baita paisaia berdeetarako ere. Artzaintza gizonen zein emakumeen esku egon da, nahiz eta emakumeen zeregina bigarren mailan geratu den.
Horregatik, emakume artzainari omenaldi argia eginez, Idiazabal JD gaztaren dastaketa eta salmenta antolatzen da. Gainera, artisautza gaiak eta tokiko produktuak erosten ahalko dituzu, bai eta urteko gazta berriaren mozketa ikusi ere. Eta ez galdu latxa ardien erakusketa. Gazta onak maite badituzu eta landa-giroaz gozatzen baduzu, ederki pasako duzu jardunaldi honetan.
Fecha 2023 pendiente
23 abr - 23 abr
2022