2022.02.23

3 DONEJAKUE BIDEAREN KONDAIRAK NAFARROAN

Donejakue Bidea bizi esperientzia bat da, eta aspaldiko kondairak gordetzen ditu, zure ibilbidean aurkituko dituzunak.

Blog

Erregeak, guduak, afruntuak, mendekuak, sorginak, erraldoiak... Mitoen mundu zoragarri bat, Donejakue Bideko erromesaldia elikatu duena mendez mende. 

813. urtean, Libredón mendian (gaur egun, Compostela) izandako izar-euri misteriotsu batek Paio/Pelayo eremitari deigarri egin zitzaion. Tokira hurbildu zenean, ezkutuan Jaun Done Jakue Nagusiaren hilobia aurkitu zuen. Aurkikuntzak Compostela kristautasunerako erreferentzia puntu bihurtu zuen, Erromaren eta Jerusalemen antzekoa, eta hala sortu zen Donejakue bidea, duela 1.000 urte baino gehiagotik erromesak erakartzen dituena. 

Peregrino con concha en el Camino de Santiago en Navarra

ERROLANEN KANTOREA

Orreagara joaten bazara handik Donejakue Bidea hasteko edo bertatik pasatzen bazara, Garazitik Luzaiden barna igotzeko, Errolani eta Karlomagno handiari buruzkoan entzunen dituzu. 

778. urtearen inguruan, Karlomagno Zaragozan zegoen, Marsily erregearekin bakea negoziatzen. Hori lortu ondoren, Frantziara itzultzeko erabakia hartu zuen, armada osoarekin batera, eta iloba (mihi gaiztoek diotenez, arrebarekin izandako seme-alaba ez-legitimoa ere badena) erretaguardiaren buru jarri zuen. 

Armadaren zatirik handiena Bortuak zeharkatzeko Nafarroako mendaterantz joan zen, Garazi aldera, arazo handirik gabe, harik eta mendian Errolanen olifantearen soinua entzun zen arte. Ganelón, Karlomagnoren jenerala, saiatu zen konbentzitzen ehizean ariko zirela. Baina enperadorea ez zen konforme geratu eta gibel egin zuen. Bere armadari Orreagako haitzartean eraso egin ziotela ikusi zuen.

Ganelónen aurpegia ikusi zuenean, ulertu zuen gaiaren berri bazuela, eta jenerala epaitua eta Akizen laurdenkatua izan zen. 

Historia betiko gorde zen herri oroimenean, Erdi Aroko poema epiko ezagunenetako bati esker: "La Chançon de Roland" edo "Errolanen kantorea". 

Orreagara hurbiltzen bazarete, bisita ezazue Sancti Spiritus kapera (Karlomagnoren siloa ere esaten zaio); izan ere, uste baita bataila ospetsu horretan eroritakoen gorpuzkien lekua dela kapera horren jatorria. 

Palacio de los Reyes de Navarra. Estella. Hoy Museo Gustavo de Maeztu

ZUBIRIKO AMORRUAREN ZUBIAREN TESTUA

XI. mendean, Zubiri herrixkan, Orreagatiko jaitsieran Donejakue Bidea zeharkatzen duen herrixkan, lan itzela egiten zuten Arga ibaiaren gainean harrizko zubi eder bat altxatzeko, erromesei pasatzen laguntzeko. Hala ere, bazirudien maldizio bitxi batek obra hori amaitzea eragozten zuela.

Erdiko zutabea altxatzea zaila zenez, hari eutsi behar zion harkaitzean induskatu behar izan zuten. Eta hara, neska gazte baten hondar lurrintsuak aurkitu zituzten. Santa Quiteriaren hilotza zen, amorruaren babeslearena.

Mando baten gainean jarrita eta apezpikuaren segizioarekin batera, santuaren gorpuzkiak prozesioan bideratu ziren Erreinuko katedralera, Iruñera. Burlatara iristean, mandoa gelditu egin zen, eta ez zen aurrera egiteko modurik izan.

Segizioak deliberatu zuen Santa Kiteriaren erabakia zela herri hartan betiko gelditzea, eta bertan utzi ziren erlikiak.

Zubiriko zubiaren erdiko zutabeari dagokionez, ordutik hona amorrua sendatzeko funtzioa bete du mendeetan zehar. Animaliek eta gizakiek gaixotasuna sendatu edo prebenitu dute hura inguratuz, eta, esan bezala, gaur arte ez du bere bertute magikoa galdu.

Peregrinos en el puente de Zubiri. Navarra

GARESKO TXORIAREN KONDAIRA

1823an, Garesko biztanleak ohartu ziren herriko zubi erromaniko preziatuaren erdiko dorretxora txori bat joaten zela, Puiko Ama Birjinaren kapera bisitatzera. 

Txoritxo txikiak hegoak bustitzen zituen Arga ibaian, eta ama birjinaren irudia garbitzen zuen. Herritarrak, txunditurik, Arga ibaiaren ertzetan paratzen ziren, txoritxoa ikusteko. Hala, bisitak iragarpen onen seinale izan ziren. Bisitak kanpaiak jota eta erlijio-ospakizunekin ere iragartzen ziren. 

Txoriaren bisitak 20 urtean zehar izan ziren, eta 1843an amaitu ziren. Orduan, gobernu liberaleko agintariek Puiko Ama Birjinaren zubiaren erdiko dorrea eraistea erabaki zuten, eta San Pedro elizara eraman zuten. Bertan dago erretaula, txoriaren faltan. 

Tag-en hodeia: