Eskuz, maitasunez eta dedikazioz eginiko lanak estimatzen dakiten horietakoa bazara, ez duzu galtzen ahal Lizarrako artisautza-azoka tradizionala: zura, saskigintza, beira, forja, zeramika... Eta halakoxe hamaikatxo gai izanen dituzu ikusgai, eta, nola ez, etxera eramateko prest.

Erakustaldi-tailerrez ere gozatzen ahalko duzu zuzenean; aukera paregabea antzinako lanbideen lana nolakoa zen ikasteko.

Zatoz Lizarra ederrera, eta deskubritu gure artisauek eginiko produktu paregabeen bikaintasuna.

16 abr - 17 abr

2022