Luzaideko bolantak

Luzaidek ongietorria ematen die Frantziatik Orreagara doazen erromesei. Bada, herri horretan egiten da Nafarroako dantza deigarrienetako eta zaharrenetako bat.  Pazko igandean dantza egiten dute dantzariek, dotore-dotore, goizean Santiago plazan eta arratsaldean frontoian.

Zuriz jantzirik, txapela gorria eta kaskabilloak dituztela eta kolorezko zinta ikusgarriak bizkarrean itsatsiak, jauzien konpasean hegatzen dira eta tindatzen dute dena sentimenduz eta kolorez, eta adierazten herriaren izaera, dantzaren bidez. 

Harrera ezin hobea da Luzaidetik igarotzen diren erromesentzat, baita herria bisitatzera datozenentzat ere, ekitaldi aparta izango baitute gozagarri.

Fecha 2026 pendiente

20 abr - 20 abr

2025