Nafarroako mahats-bilketaren festa

Erriberrin, abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran, Nafarroako Ardoaren Kofradiak jarduera egitarau oparoa antolatzen du Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak goraipatu eta zabaltzeko. Lehiaketa tematikoak antolatzen dira eta jardunaldi gastronomikoak egiten dira, non ardoarekin lotutako pintxoak eta platerrak eskaintzen baitira. Igandean, kofradiakide apainduen desfilea eta mahats-bilketako pregoia egiten dira. Mahatsaren zanpaketa da argazki gehien eragiten dituen uneetako bat.

31 ago - 01 sep

2024