Larunbata olibondoen artean: olibadizain eta dastatzaile egun batez

Galdetu al diozu inoiz zure buruari nola sortzen den oliba-olio on bat? Aceites Artajo-k bertatik bertara ezagutzera gonbidatzen zaitu. Esperientzia honen eskutik, olibondoak nola lantzen diren eta olioa errotan nola sortzen den ikusiko dugu. Horrez gain, bere oliba-olio birjina estren dastatze gidatua ere egingo da. 

Errota, bodega eta ontziratze-gela bisitatuko dituzu, eta, amaieran, brunch bat hartuko dugu olioekin uztartuta eta produktu nafarren hautaketa batekin. Jardunaldi betea, neurrira diseinatua, oliba-olioaren mundua bene-benetan ulertu eta dastatzeko. 

Jarduera ezin hobea, beraz, Nafarroako Erribera bisitatzen duzunerako. Kontrastez betetako eskualdea da, paisaia zabalak, labore tradizionalak eta tokiko produktuen kultura eskaintzen dizkiona ohiko bisita batetik harago joan nahi duen bidaiariari. 

21 sep - 20 mar

2026 - 2027