Overtrails Adventure erronka
-
Konpainia: Itsaslur Viajes y Actividades SL
Turismoa runner-zapatilak gastatuz egin nahi baduzu, eman izena oraintxe bertan kirola eta turismoa batzen dituen ekitaldi honetan: Overtrails Adventure erronka.
Ezagutu zer anitzak diren Nafarroako paisaiak cross country-ko 6 lasterketa (24 bat kilometro) edo herri-martxak (12 km) egiten dituzun bitartean. Bakarka, bikoteka, familian edo 3 edo 4 pertsonako taldetan egin dezakezu.
Bakoitza propio hautatutako lekuetan barna doa. Berez duten edertasuna, dakarten kirol-erronka, dituzten erreferentzia historikoak eta mantendutako tokiko tradizioak kontuan hartu dira horretarako.
Turismoa eta kirola aldi berean egiteko modurik onena, baina presarik gabe; izan ere, lasterketak igandean izango dira, eta, larunbatean, ingurua ezagutu ahal izango duzu propio antolatutako jardueren eta esperientzien bidez.
Gainera, lasterketako asteburu bakoitza prestatzen laguntzeko, tokiko ostatu, jatetxe eta produktorerik onenen berri emango dizuegu.
Hona hemen kirol-hitzorduak. Gogoan izan!
- Apirilak 13 eta 14: Ezkabako ihesa, Aurizberrin (Erroibar)
- Maiatzak 25 eta 26: Upeltegien ibilbidea eta Santiago bidea, Estellerrian.
- Uztailak 20 eta 21: Patroiaren itzulia, Xabierko gazteluan.
- Abuztuak 31 eta irailak 1: Erronkaribarko ainarak, Larra-Belagua Eski Nordikoko Zentroan.
- Urriak 25 eta 26: Baztango trilogia , Baztanen.
- Azaroak 23 eta 24: La Ribera Baratzea eta Bardea, Ablitasen eta Fustiñanan.
13 abr - 14 abr25 may - 26 may20 jul - 21 jul31 ago - 01 sep26 oct - 27 oct23 nov - 24 nov
2024