Piperminaren Jaia
-
Konpainia: Consorcio de la Zona Media
Zapore batez beteriko jai bat ospatuko du Murillo el Frutok, zapore minaz beterikoa. Prest al zaude antolaturiko dastatzeez eta hamaika jarduerez gozatzeko? Kontserban, ozpinetan edo era tradizionalera marinatuta gozatu ahalko dituzu “piparrak” ere deiturikoak, Ebroko Erriberako oliba-olioak eta ardoa dastatzen dituzula.
Horrez gain, erraldoi eta buruhandien kalejirak eta zuzeneko musika izango dituzu gozagarri. Eta, gainera, artisau-produktuz betetako tokiko azoka bat, lehiaketak zein baino zein pikanteagoak eta piper mota horren sekretu guztiak ezagutzeko tailerrak izango dira.
Murillo el Fruton zaudela, aprobetxatu bere kale estu eta xarmangarriak deskubritzeko eta Nafarroako Erdialdeko paisaiak ezagutzeko.
Fecha 2026 pendiente
19 jul - 19 jul
2025