Tuterako Jaiak
-
Konpainia: Ayuntamiento de Tudela
Tutera zuriz eta gorriz tindatzen da herriko jaiak ospatzeko. Uztailaren 24an suziria jaurtitzearekin batera, zazpi jai-egun hasten dira. Nabarmentzekoa da “La Revoltosa” delako dantza, pertsona asko biltzen dituena Foruen plazako kioskoaren inguruan. Gaueko hamabiak pasata, jota eta larrain dantzaren ondoren, parte-hartzaileek beren erresistentzia probatzen dute dantzaren hiru erritmoekin, erdiko kioskoari bueltak emanez. Gainera, goizero, 8:00etan, entzierroak egiten dira.
Fecha 2025 pendiente
24 jul - 30 jul
2024