Hiriko alde zaharretik barrena ibilaldi bat eginez gero, Decanal jauregira iritsiko zara. Katedraleko klaustro erromaniko bikainaren aldameneko eraikin eder bat da, eta Tuterako Museoa osatzen dute biek batera.

Aretoetan, arte sakratuko piezak ikusten ahalko dituzu, hala nola erretaula errenazentistak, erlijio-iruditeria edo urregintzako pieza delikatuak. Mihise-margolan barrokoen artean Vicente Berdusánek –XVII. mendeko Nafarroako margolari barrokorik onenak– egindakoak dira nabarmentzekoak.

01 ene - 31 dic

2021