Udaberriko Feria Elizondon
-
Konpainia: Oit Bertiz
Elizondoko Udaberriko Feria urteko lehena da Bidasoa aldeko abeltzain eta artzainentzat. Bertako abelburu onenak erakusten dituzte. Goizean zehar, merkatuko plazan, latxa arrazako aharien lehiaketa egiten da. Beste protagonistak arraza pirenaikoko behiak eta pottokak dira.
Abere-azoka egiten den bitartean, beste hauek ere izango dituzu gozagarri: artisautza-produktuen eta Baztango nekazaritzako elikagaien postu ugarietan barna ibili, ardi-esnearekin egindako urteko lehen gazta moztu eta aurkeztean lekuko izan, gazta nola ekoizten den bertatik bertara ikusi eta Baztan zopa, bertako salda tipikoa, dastatu.
Plan zinez erakargarria, Nafarroako herri ederrenetako batean.
Fecha 2026 pendiente
25 abr - 25 abr
2025