Urdazubiko Leizeen Eguna
-
Konpainia: Oficina de Turismo de Urdax
-
Idiomas: Castellano, Euskara, Frantsesa
Urdazubiko leizeak, Ikaburuko leizeak ere deiturikoak, ikuskizun aparta dira. Gizakien babeslekua izan ziren duela 20.000 urte baino gehiago. Gaur egun, hango kare-formazioak bisitarien gozamena dira Urtxume errekaren ondoko ibilaldi misteriotsuan barrena joaten direlarik.
Leizeak naturaren zinezko oparia dira, errekak haitzulo miragarri bat zizelkatu baitu milaka eta milaka urtean. Eta euri-ura ere halaxe aritu da denbora horretan guztian, tantaz tanta barrenera iragazi baita estalaktita, estalagmita eta eskultorerik irudimentsuenak ere asmatuko ez lituzkeen beste formazio batzuk eratuz.
19 jul - 19 jul
2025