Urrotz Hiriko artisautza-azoka

Urrotz Hiriko artisautza-azokak antzinako abere-azoken espiritua berreskuratzen du. Are, bizitzaz betetzen du, artisautza-lan onenekin. Urrotz Hiriko plazak 100 postu baino gehiago hartzen ditu, zeinetan beren produktuak erakutsi eta salgai jartzen baitituzte eltzegileek, saskigileek, forjariek, ehuleek eta nekazaritzako elikagaien ekoizleek.

Ibili noraezean eskaintzen diren gauza aparten artean, izan larruzko piezak, izan gourmet produktuak: hestebeteak, gaztak, eztiak eta baserriko ogia, besteak beste. Pirinioetako eta Pirinioaurreko Artzain Gaztaren Txapelketak gaztagile onenak batuko ditu, eta zuzeneko artisautza-erakustaldiek haien lanaren sekretuetako batzuk ezagutaraziko dizkizute.

Indarrak berritzeko, tokiko produktuak dastatu ahalko dituzu, eta utzi azoka alaitzen duten kontzertuek jai-giroz blai zaitzaten. Unerik onena da Nafarroako tradizio eta zaporean murgiltzeko Pirinioaurrean zauden horretan.  

Fecha 2026 pendiente

08 nov - 09 nov

2025