Ardoa, artea eta atsedena Nafarroaren bihotzean

Iribarnia hotela XVI. mendeko etxe nafar bat da, kontu handiz birgaitua, baso eta paisaia atlantikoz inguratua. Eskaintzen dituen atsedena eta ingurunea hagitz aproposak dira honelako bidaiatxo baterako. Izugarrizko lasaitasuna ematen du bertan ostatu hartzeak, eta hemendik Bodegas Otazura joateko ibilbideak Nafarroaren beste alderdi bat erakusten du: mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioa. 

Upategi historikoa bisitatzean, ibilbidea egiten da haren arkitektura-ondarea eta ingurunean integratutako arte-bilduma bat ikusteko. Konbinazio hori ez da oso ohikoa, eta, halatan, bisita hau dastaketa bat baino zerbait gehiago da. Eguna borobiltzeko, hiru ardo dastatzen dira. Ekitaldi bikain horrekin bukatzen da lurraldeaz eta bertako zaporeez presarik gabe gozatzeko esperientzia hau. 

Nafarroaz sakon gozatu nahi baduzu, gastronomia da horretarako bide onenetako bat.

01 ene - 31 dic

2026