Bisita gidatuak Ingurumenaren eta Hegaztien Interpretazio Zentrora

Nafarroako Pirinioetako txoko honetako bizimodua benetan nolakoa den ulertu nahi baduzu, abiapuntu ezin hobea duzu Lizarietako Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroa. Etxalarren dago, eta aukera ematen dio bisitariari lurraldearen aberastasun naturalari eta kulturalari buruz gehiago jakiteko: hegaztien migrazioa, usategien ehun urtetik gorako tradizioa eta baserriari, basoari eta mendiko larreei loturiko bizitza. 

Erakusketan, azalpen-panelez gain, interpretazio-zentroarentzat berariaz sortutako bideoak ikus daitezke, bai eta Etxarlarko eta etxalartarren kulturan eta memorian txertaturik dauden objektu eta elementuak ere. Ordu erditik hiru ordura artekoa izaten ahal da bisita, interesaren eta erritmoaren arabera. 

Etxalarko herria Bidasoara, Nafarroa iparraldeko eskualde autentikoenetako batera, sartzeko atea da. Gai horretan gehiago sakondu nahi izanez gero, Etxalarko usategiak –kultur intereseko ondasun izendatuak– bisitatzen ahal dituzu, eta Baztan-Bidasoa ingurua ezagutzen jarraitu.

 

01 ene - 31 dic

2026