Interpretazio-bisita Ekia Gaztandegian

Ekia Gaztandegiak ateak irekiko dizkizu benetako Erronkaribarko gaztaren artea deskubri dezazun. Prozesu osoa ezagutuko duzu bertatik bertara: ibarrean bertan jetzi berriko esne gordina mamitu, moztu, moldeatu, arin prentsatu, gatzunetan sartu eta ondu, harik eta bere zapore bereizgarri eta paregabea hartu arte.

Amaitzeko, hiru ontze desberdin dastatuko dira, Erronkaribarrekoak hiruak, tokiko artisau-ogiarekin. Mokadu bakoitzak ñabardura desberdinak ditu, krematsuagoak, minagoak edo biziagoak. Aitzakia ezin hobea da artisautza gastronomiko baten emaitzak lilura zaitzan.

Ez galdu aukera Erronkaribarren zaudela goi-mendiko bidezidorrak, egur eta harrizko herriak eta bertakoen abegikortasuna deskubritzeko. Bestelako plan baten bila bazabiltza Nafarroako Pirinioetan, gaztak bere historia propioa

01 ene - 31 dic

2025