Bisita gidatua Bikain gaztandegira
-
Konpainia: Quesería Bikain
-
Idiomas: Castellano
Etxarrin, Larraunen bihotzean, Bikain familiak hainbat belaunaldi daramatza Idiazabal jatorri-izendapeneko gazta egiten, Aralarko artzainek egiten duten eran: haien ardi-esne gordinarekin bakarrik, presarik gabe, denborak eta tradizioak errespetatuz. Hala, gazta biziak egiten dituzte, izaera handikoak; zapore desberdina dutenak sasoiaren arabera, ardoarekin gertatzen den bezala.
Bikain gaztandegian bisita gidatua egitean, aukera izanen duzu ardiak ikusteko, gazta egiteko prozesu osoa ezagutzeko (ardiak jezten direnetik, gazta heldu arte) eta gaztandegian egiten dituzten gaztak dastatzeko. Esperientzia ezin hobea da familia, talde eta artisau-gazta on baten sekretuak ezagutu nahi dituen ororentzat.
Larraun naturaz inguratuta dagoen ibarra da, eta Bikain gaztandegirako bisita ezin egokiagoa da Nafarroako iparraldea ezagutu nahi dutenentzat. Larraun ibaiaren ertzean, xenda eder bat duzu, larre eta ehun urtetik gorako basoetan barrena. Gaztandegira joan ondoren edo aurretik ibil dezakezu. Eta interes handiagoa baduzu Idiazabal jatorri-izendapeneko gaztandegietan, Nafarroako gaztaren ibilbidea egin dezakezu, Nafarroa osoko ekoizleak eta paisaiak ezagutuz.
01 ene - 31 dic
2026