Ardo-kopak eta mokaduak, Bagordi upategian
-
Konpainia: Bodegas Bagordi
-
Idiomas: Castellano
Estellerritik hegoaldera, Andosillan, Errioxa jatorri-izendapeneko mahastien erdian, Bagordi upategiak esperientzia oso bat eskaintzen dizu. Presarik gabe, zentzumen guztiak adi eta konpainia onean ardoa dastatu nahi dutenentzako bisita bat.
Ardoaren ibilbide osoa eginen dugu, mahastietan hasi, eta ardo-kopan bukatzen duenera arte; eta bidean, upategia bisitatuko dugu, botila bakoitzaren atzean zer lan eta zer filosofia dagoen ulertzeko. Bisitan, hiru ardo dastatuko ditugu, eta iberikoen mokadu bat eginen dugu, elkarrekin esperientziaz gozatuz, presarik gabe.
Halaber, jatorri-izendapeneko pikillo piperren lurra da Andosilla, eta herrian osteratxoa egiteko aitzakia ezin hobea dira hango zainzuriak eta baratzeko gastronomia ere. Bisita luzatu nahi baduzu, Nafarroako Erriberak askoz ere gehiago du zuri eskaintzeko: mahastiak, baratzeak, ondarea, eta Nafarroako Ardoaren Bidea, lurralde osoko upategietan zehar. Eta bereziki ardo ekologikoa interesatzen bazaizu, hona hemen enoturismo ekologikorako esperientzia sorta bat. Gustatuko zaizu!
01 ene - 31 dic
2026