Nafarroarako bidaia antolatu nahi dut

Nafarroarako bidaia antolatu nahi dut

Atal honetan oinarrizko informazioa aurkituko duzu, baina oso baliagarria lehen urratsak emateko

Nafarroara etortzea erabaki baduzu, lehenik eta behin, esan behar dizugu zure zain egonen garela eta ziur gaudela gozatuko duzula, eta, bigarrenik, plana pixka bat antolatu nahi baduzu, atal honi begiratu bat emateko aholkatzen dizugu.

Auto-ibilbideak Nafarroan barna

Auto-ibilbideak Nafarroan barna

Ez baduzu eskualdeko xehetasun bakar bat ere galdu nahi, begiratu Nafarroa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten 10 ibilbide hauei, erraztu eginen baitizute non ibili eta zer ikusi.

Azalduko dizugu zein diren eremu bakoitzean nahi eta nahi ez ikusi beharreko elementu natural eta kulturalak, bai eta zer jardueratan parte har dezakezun ere.

Gida bikaina Nafarroa ezagutzen ez dutenentzat!

Erakutsi 10 ibilbide horiek

Ostatuak

Oinarrizko atala gure bidaiaren plangintzan.

Zure plana Nafarroa ezagutzea bada, onena ibilbidea zehaztea da, eta, hortik abiatuta, lekurik egokienak, geldialdia egin eta ostatu hartzeko. Baina egonaldi lasaiago bat egiteko ostatu baten bila bazabiltza, hobe duzu ingurua aukeratzea eta, bidaia antolatu aurretik, erreserba kudeatzea.

Hemen duzu gure hotelei, landetxeei, kanpinei, aterpetxeei eta apartamentu turistikoei buruzko informazio guztia.

Nafarroako ostatuak ezagutu nahi ditut
Ostatuak
Nola iritsi eta mugitu

Nola iritsi eta mugitu

Autoz, motoz edo autokarabanaz etorri zara?

Autobusez edo trenez bidaiatu duzu, eta taxiz edo probintziako garraio sarea erabiliz mugitu behar duzu Nafarroan barna?

Hegazkinez etortzeko konexioak bilatzen ari zara?

Nafarroara nola iritsi eta nola mugitu jakiteko, ez ibili dudatan, eta kontsultatu oinarrizko informazioa.

 

Ikusi Nafarroako garraio aukerak

Mapak eta liburuxkak

Ohitura zaharreko turista zara eta papera behar duzu teknologiaren menpe ez egoteko?

Atsegin emanen dizugu! Izan ere, mapa eskura izatea besterik ez dago bidaideak mapan adierazitako hurrengo punturantz bideratzeko, ezta?

Orri honetan hauek guztiak deskargatzen ahalko dituzu: Nafarroako mapa, herri nagusietako planoak, bidezidor eta bide berdeen liburuxkak, Donejakue bidea, ibilbide tematiko ugari, eta gastronomia, osasun eta MICEri buruzko liburuxka orokorrak.

Eraman nazazu Nafarroako liburuxka horietara
Mapak eta liburuxkak
Turismo bulegoak eta eremu bakoitzeko ordutegiak

Turismo bulegoak eta eremu bakoitzeko ordutegiak

Turismo bulegoak funtsezko laguntza dira gure bidaian.

Eskertzekoa da, benetan, zure egonaldiaren aurretik eremu bakoitzeko pertsona adituenek zu artatzea, zure zalantzak argitzeko eta egonaldian zehar zure esperientzia aberasteko.

Beraz, horiek ezagut ditzazun, Nafarroako turismo bulegoen zerrenda duzu hemen, harremanetarako datuekin eta, gainera, oso informazio erabilgarriarekin: zure eragin-eremuko baliabide interesgarri guztien ordutegietarako esteka bat dago, beti eguneratua dagoena.

Ikusi Nafarroako turismo bulegoak eta leku interesgarrien ordutegiak eremuka

Ekitaldi bat antolatu nahi?

Azken urteotan, ezbairik gabe Nafarroa MICE destino finko bat da.

Enpresetarako zerbitzu anitzek, ekitaldietarako bereziki prestatutako hotel ugariek, eta talde lana sustatzeko jarduerek, agenda oparoarekin batera, destino ezin hobea bihurtzen dute Nafarroa orokorki eta Iruña bereziki, biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko.

Jakin zergatik asmatuko duzun Iruña eta Nafarroa hautatuz gero
Ekitaldi bat antolatu nahi?

Eta zuri arrastoak ematen jarraitzen dugu, baina xehetasun gehiagorekin

Urtaro bakoitzari etekin handiena ateratzeko, bidaia zure bidaide(ar)en arabera antolatzeko edo gehien interesatzen zaizkizun gaiak aurkitzeko.

  • Noiz bidaiatuko duzu?

    Noiz bidaiatuko duzu?

    Udan, neguan, udaberrian edo larrazkenean? Nafarroaren kolorea ezberdina da urtaro bakoitzean.

  • Norekin bidaiatuko duzu?

    Norekin bidaiatuko duzu?

    Bikotekidearekin, familiarekin, adinekoekin, lagunekin edo zu eta zure maleta bakarrik.

  • Zeren bila zabiltza?

    Zeren bila zabiltza?

    Abentura kirolak, bainuetxeak, gastronomia, kultura, hiriko dibertimendua edo natura puru-purua.