Landetxe bateko lorategia, aulki eta mahaiekin

Landa-turismoa Nafarroan

Ostatu autentikoak ingurune lasaietan, zuretzat eta zurekin datozenentzat bakarrik.

Etxe seguruak, espazio irekiak eta natura bazter guztietan.

Landa-turismoa egitea beti izan da aukera on bat, baina orain, egoera honetan, aukera ezin hobea bihurtu da. Etxe seguruak, espazio irekiak eta natura bazter guztietan.

Nafarroan 1991n hasi ziren irekitzen lehen landetxeak eta aitzindari izan zen; gaur egun ere, erreferente handia da. Izatez, zaila izaten da goi-denboraldian ostatua aurkitzea ez baduzu aurretik egina erreserba. Eta, pentsatuz, baliteke hauek izatea gure gure giltzarrietako batzuk:

  • Landetxe asko baserriak dira, arkitektura tradizionalaren adibide ederrak
  • Gehienak herri politetan daude, eta paisaia berdeez inguratuak
  • Landetxe asko daude talde handientzat prestatuak
  • Kalitateari garrantzia handia ematen zaio
  • Jatorrak diren jabeak
  • Balorazio orokorra oso ona da

Iraizotzeko balkoi loredun baten xehetasuna
  • Etxe motak

    Eta mota askotako etxeak daude: handiak zein txikiak, harrizkoak nahiz adreiluzkoak, mendian isolatuak daudenak edo herrian, Nafarroa iparraldean edo hegoaldean, osorik alokatzeko edo gelaka...

  • Bestelako landa-ostatuak

    Eta landa-turismoaren kontzeptua hedatzen badugu herriko idiosinkrasiarekin zerikusia duten eraikinetan egotera, aukeran ditugu landa-hotel erakargarriak, erosotasun guztiekin, edo naturan erabat integratutako ostatu bereziak (adibidez, kobazulo-etxeak edo zuhaitzetako ostatuak).

    Landa-hotel batean hartu nahi dut ostatu
  • Landa-eremuetako esperientzia

    Baina, aldeak alde, ostatu horiek guztiek esperientzia paregabea eskaintzen digute: ingurune lasaiaz gozatu, bertako kultura ezagutu, eta egun batzuez deskonektatu eta naturarekin harremanetan egotea.

    El algunas ofrecen además experiencias de agroturismo compartiendo su día a día con la agricultura y el ganado, y lo mismo ayudas a hacer pan, que mermeladas, que ves parir a un ternero o recoges los huevos de las gallinas. A los peques le encanta, y a nosotros, también.

  • Eta zer aurkituko dut landa-ostatu batean?

    Ba, hara, asteburu baterako joanez gero –eta denbora gehiagorako joanez gero ere bai–, eguna iristean hau gerta daiteke, gutxi gorabehera: ostiralean iritsi, etxejabeei galdetu inguruan zer ikus daitekeen, etxean sartu eta harritua geldituko zara barrengo xehetasun askorekin, handik ze bistak ikusten diren... mokadutxoa prestatu eta trago bat hartuko duzue portxean, asteburua planifikatuz. Eguraldi ona bada, agian barbakoa bat eginen duzue, edo herriko jatetxe batera joan bazkaltzera, tarte batez lorategian lasai egon, basoan barna paseo bat egin edo herrian aperitiboa hartu, agian jarduera edo bisita interesgarriren bat eginen duzue... eta bazkalondo luzeak mahai-inguruan, hori ziur.

    Eta gero, lasai ederrean lo egitera biharamunean oilar batek esnatu arte.

    Horrelaxe, hain sinple eta hain ederki.

    Landetxea erreserbatu nahi dut Nafarroan

Jarduerak eta planak, zure landa egonaldiari etekina ateratzeko

Egia da: landetxean primeran zaude, baina gorputza astindu nahi duzu, ziur.

Landa inguruneko aukerak amaigabeak dira: gure enpresek antolatzen dituzten jardueretako baten bat egitea edo abentura parkeetako batera hurbiltzea. Etxalde-eskola bat bisitatzea edo bertako ekoizleren bat bisitatzea, lurreko mamiarekin harremanetan jartzeko.

Eta, kultura nahiago baduzu, jakizu Donejakue bidearen eta Nafarroaren atean zaudela. Beraz, museoak eta arkitektura zibil eta erlijioso ugari direla eta, ez duzu aurkituko zure landetxera itzultzeko unea, ziur.

Adierazi zer herritan dagoen zure landetxea planen bilatzaile honetan, eta jakin inguruan zer ikusi eta egin dezakezun, herri horretan klik eginez.

Adierazi zer herritan dagoen zure landetxea planen bilatzaile honetan, eta jakin inguruan zer ikusi eta egin dezakezun, herri horretan klik eginez.

Naturaz gozatzeko gure top kirolak

Zure bihotzak indarrez lata egitea eraginen duten jarduerak:

Deskargatu gure ibilbideen aplikazio berria

Interesekoartikuluak

Noiz etorriko zara?

Aprobetxatu ahalik eta gehien Nafarroan zaudela, eta gozatu urtaro bakoitzeko onenaz.