Ruako San Pedro elizako klaustroa gauez

Ibilbidea Estellerriatik (Urederra)

Ibilbidea Estellerriatik - Urederra

Ibilbidea Estellerriatik - Urederra

Honaino heldu bazara bai natura maite duzulako bai historian eta artean interesa duzulako, ibilbide hau zuretzat da.

Eskualdeko ezinbestekoak

Estellerria (Urederra) eskualdeko mapa turistikoa

Ubica los hitos de Tierra Estella en el mapa

 

Zer ikusi eta zer egin dezaket Urbasa-Andia Parke Naturalean?

Urederra ibaiaren iturburua eta bere ur garden-gardenak bisitatu ondoren, parkearen magalean, Urbasa eta Andia mendietako beste txoko batzuk ezagutzen jarraitzea gomendatzen dizugu.

  • Urbasa-Andia Parke Naturaleko zertzelada batzuk

    1.000 metroko altuerako mendigune karstiko handia da. Bere basoek eta larre zabal-zabalek konbinazio bikaina egiten dute, non behorrak eta Idiazabal J.D-ko gazta ematen duten ardi latxak bazkatzen ohi baitira, patxada ederrean bazkatu ere.

    Hurbildu zaitez hango behatokietara ikuspegi txundigarriez gozatzeko eta ibili bertako pagadien artean, naturan erabat murgiltzeko.

    Informazio gehiago Urbasa-Andia Parke Naturalari buruz
  • Andiako malkarrak

    Urbasa-Andia Parke Naturalera iparraldetik sartzen bazara, Lizarragako mendatetik, malkarretara gerturatu eta ikuspegi zirraragarriak izan ditzakezu, hala nola Beriain mendi mitikoa, Sakana eskualdea eta Aralar mendia.

    Han zaudela, aukera hauek dituzu: Lizarragako benta, bazkaltzeko; San Adrian ermita, hankak luzatzeko; eta Portupekolezeko harrizko arkua, izugarria.

  • Ubabako behatokia

    Iturburutik 11 kilometrora dago, Urbasa mendiaren hegoaldean. Lizarra eta Olazti arteko NA-718 errepidetik iristen da sarbidera, parke naturalaren barruan, eta aparkaleku bat dago, amildegitik 150 metrora.

    Hori bai amildegia hori! 200 metro baino gehiagokoa da eta Ameskoa osoa ikus daiteke.

  • “Mendizaleen bidea” bidexka

    Inguru zinez magikoa da, 20 metro baino gehiagoko pagoak ere dituena. Beste batzuek, aldiz, forma oso bitxiak dituzte, hala nola urpekari batena, dragoi batena edo onddo erraldoi batena. Horregatik deitzen diote “Urbasako pagadi sorgindua” tokiari.

    Ikusi “Mendizaleen bidea” wikiloc-en

Irantzuko Lurrak

Andia mendiaren magalean dago eremua, eta beraz, natura du indargune. Monumentu enblematikoak gorde ditu, gainera, eta landa-turismoko hamaika aukera eskaintzen ditu gozatzeko:

  • Irantzuko monasterioa

    Zistertar estiloko monumentua da eta oso egoera onean dago; nahitaez bisitatu behar da, ez bakarrik hango ingurune naturalagatik, baizik eta bisita arte-ikasgai magistrala delako. Bertako klaustro ikusgarria erromaniko xume-xumetik gotiko landu-landurako trantsizioa da.

    Irantzuko monasterioa bisitatu nahi dut
  • Allozko urtegia

    Itsasoa dirudien urtegi horrek, urdin turkesa biziko ur gazitakoak, liluratu egingo zaitu. Ezin hobea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko: bela, windsurfa, paddlesurfa, piraguismoa, hidropedalak, parapenteko hegaldiak... Gainera, udan zale asko erakartzen ditu, bainatzeko bi eremu egokituta baititu (aurrez egin behar da erreserba).

    Allozko urtegiari buruzko guztia
  • Basabere baserri-eskola

    Familia giroan naturarekin eta landa-munduarekin konektatzeko lekurik onena. Espezie ugari dituzte, basatiak zein baserrikoak, eta hainbat jarduera, jolas eta tailer eskaintzen dituzte. Horrez gain, beren baratzeak hornitutako jatetxea ere badute.

    Informazio gehiago Basabere baserri-eskolari buruz
  • Hamaika ekoesperientzia

    Eremuak mota guztietako esperientziak eskaintzen ditu: bisita antzeztuak, bisita kulturalak ermita erromanikoetara, bisitak eztitegietara, gaztandegietara, gatzagetara, upategietara, ganadutegietara, mendi-ibilaldi gidatuak edo norberaren kasa, geocaching-a...

    Ikusi Irantzuko Lurretako ekoesperientzia guztiak

Bidearen ondare artistikoa

Jakue apostoluaren arrastoari jarraikiz iritsi al zara Nafarroara? Ezin hobeki! Artea eta historia zure interesekoak al dira? Bikain!

  • Vista del pueblo con el puente de la Cárcel y el río

    Estella-Lizarra

    Lizarra ederrarekin hasiko gara. Donejakue bideko herri erromanikoetan erromanikoena dugu: San Pedro Ruako eliza edo San Migel eliza, Nafarroako errege-erreginen XII. mendeko jauregia, eta beste garai batera eramanen zaituzten zubi eta kale harriztatuak. Herri bizi-bizia ere bada, merkataritzari eta gastronomia aberatsari esker.

    Lizarrako buruzko informazio gehiago
  • Iratxeko monasterioa

    Zer pentsatuko zenuke ura eta ardoa ematen dituen iturri batez? Bitxia, ezta? Bada, hemen aurkituko duzu bi hodiko iturri ospetsua, Iratxeko ardandegiaren ondoan.

    Monumentu multzoari dagokionez, zenbait garaitako eraikin batzuk dira –Erdi Arokoak, errenazentistak eta barrokoak–, bisitatu beharrekoak dituzun mahastiz inguratuak.  

    Bisita gidatuak
  • Arellanoko Las Musas villa erromatarra

    Los Arcosera iritsi aurretik, merezi du bidetik irtetea, erromatarren garaiko landetxe bat nolakoa zen erakusten duen museoa ezagutzeko. Paisaia gutxi aldatu dela ikasiko duzu, jada duela 2.000 urte ere bertako biztanleek zerealak, mahatsondoak eta olibondoak landatzen zituztelako.

    Villa erromatarra bisitatu nahi dut
  • Imagen del claustro de Santa María del los Arcos

    Los Arcosko Andre Maria eliza

    Eraikin monumental izugarria da, estilo bat baino gehiago dituena —erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazentista eta barrokoa—, XII. eta XVIII. mendeen artean eraiki eta berritu zelako.

    Erreparatu organoari eta bere egurrezko tutu margotuei: Nafarroako elizarik ederrenetako bat den eliza hori ikuskizun hutsa da begientzat.

    Consulta más información de la Iglesia de Santa María
  • Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza

    Eliza txiki bat da, inondik ere harrituko zaituen kanoi erdiko ganga bat duena. Ganga nerbiodun oktogonala da elementu ederren eta originalena –XIII. mendeko Kristoaren baimenarekin–.

    Gozatu elizaren bertikaltasunaz eta harmoniaz, eta sentitu nola jabetzen den bakea zure espirituaz.

    Más info sobre la Iglesia del Santo Sepulcro
  • Façade de l’hôtel de ville de viana

    Viana

    Viana 4.000 biztanleko hiri txiki bat da; leinu-etxe, jauregi eta eliza interesgarri ugari ditu, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte bizi izandako goraldiaren erakusgarri. Horien artean, Andre Maria eliza gotiko bikaina aipatu behar da; elizaren oinetan Zesar Borgia gerlari, printze eta kardinalaren gorpuzkiak daude.

    Vianari buruzko informazio gehiago nahi dut
Berrotza ezezaguna eta Lokiz mendilerroa

Berrotza ezezaguna eta Lokiz mendilerroa

Beharbada, Berrotza Nafarroako ibar ezezagunenetako bat da. Hala ere, xarma handia du, eta asko dago bertan deskubritzeko. Ondo zaindutako herri txikiez gain, badira bisitatzea merezi duten lekuak, hala nola:

Lokiz mendilerroa; meseta baten itxura du eta basatia bezain ikusgarria da. Beraz, maitasunez eta errespetuz bisita ezazu.

Gastronomia
Gastronomia

Gastronomia

 Gogoan hartu bai ala bai probatu behar dituzun produktuak, etxean gero dastatzeko eraman ahal izango dituzunak:

  • Zainzuriak eta Lodosako pikillo-piperrak
  • Arroizko olioa
  • Urbasa eta Andia mendietako gazta artisaua
  • Metautengo boilurra

Eta hauek dira jatetxeetan dastatzen ahalko dituzun plater jator eta gozo-gozoak:

  • Txerrikume errea
  • Ajoarrieroa
  • Arkumea txilindron erara
  • Potxak nafar erara
  • Gozokiak: Puyko arrokak, alpargatak eta Santxikoak

Hori dena gure J.D-ko ardoek eta Nafarroako cavak lagunduta, baita patxaran on batek ere, amaiera bikaina emateko.

Esperientzia gastronomikoak

Emaitzarik gabe

Ikusi inguruko enpresek antolatzen dituzten jarduera guztiak

Estelleriako agenda

Interesekoartikuluak

Txangoa Nafarroan: Ubagua ibaiaren arroila

Txangoa Nafarroan: Ubagua ibaiaren arroila

Nafarroako ibilbide guztiak ezagutu nahi dituzu?

Ezagutu hemen